“Aukeraketak” (Felix Morquecho)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Aukeraketak” (Felix Morquecho)
ETA KITTO 2020, Mai 16

Oraindik ez da astebete #PhotosOfMyLife erronkan sartu nindutela. Ez dakizue zer den? Gogoratzen dituzue “Bidali hau bezalako hamar eskutitz eta Petronilo Deunak zortea ekarriko dizu” horietakoak? Bada, antzekoa, baina internet dela medio, eta tartean madarikaziorik gabe. Kontua da zazpi egunetan jarraian zazpi argazki argitaratzea Twitterren (badakizue, sare sozial ez den hori, komunikabidea dena, Luistxok dixit). Gainera, egun bakoitzean beste ezagun bat aipatu behar duzu, hori da zailena! Proposamena zuri ailegatzen zaizunerako ia ezagutzen dituzun argazkilari guztiak tirokatuta daude. Baina, argazkiak jartzea? Zazpi? Erraza. Orain dela urte eta piku, orri hauetan, 20.000 argazki aterata nituela argitaratu zen. Datua ez zen zuzena, 20.000 gai ziren-eta. Batazbesteko bat hartuta, erraz izango dira milioitik gora argazki azken bi hamarkadetan. Beraz, zazpi aukeratu? Zazpi edukiko ditut bai, baina, nondik hasi? Gauzak egitea ala ez erraza edo zaila izan daiteke, baina aukeraketak egitea beste kontu bat da. Batzuetan ikusgarriena nahiago, besteetan zaharrena jarriko dugu aurretik… Hogei aldiz eginda ere seguru ez dugula aukeraketa berdina egingo.

Modu berean gaur egun aukeraketa zailak dauzkagu aurrean. Gure ordu-esparruan kalera atera edo ez, betiko leku berdinetara joan ala lasaiago egongo direnak aukeratu, tokatzen zaiguna (eta pixkat gehiago) aprobetxatu edo ahalik eta gutxien arriskatu, konplitu edo marra gorrien gainetik pasa. Ea, aukeratu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »