“Baserrikoa” (Jaione Yeregi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Baserrikoa” (Jaione Yeregi)
ETA KITTO 2019, Urt 21

Azken urteotan, elikagaien ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatzen joan dira eta gaur egun gehiengoak jaten dituen elikagaiak jada ez datoz gure inguruko baserri eta baratzetatik, urrutiko ustiapen industrialetatik baizik.
Horrekin batera elikagaien banaketa eta salmenta ere aldatzen joan dira: supermerkatuak, hipermerkatuak eta azkenik azalera handiko merkatalguneak heldu ziren gure herrietara, eta horiekin batera gure baserriko produktuen salmenten gainbehera.
Gaur egun produktu bera urte osoan eskuragai daukagunez, jada ez ditugu garaian garaiko produktuak kontsumitzen, ezta horiek eskaintzen dizkiguten onurak aprobetxatzen ere.
Baserriaren etorkizuna bermatzeko, tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoen aldeko apostua egin beharra daukagu. Gure baserritarrek, elikagaiak ekoizteaz gain, herriko ingurune naturala zaintzen dute, paisaia eratu, animalia eta landareen biodibertsitatea mantendu… Usadio, ohitura eta kulturaren gordeleku dira.
Hori dela eta, Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak, eskualdeko Udalekin batera, baserriko produktuen kontsumoa bultzatzeko helburua duen “Baserrikoa Debabarrena” izeneko programa jarri du abian.
Programa horren bitartez, inguruko baserritarrak ezagutzera eman eta ekoizten dituzten produktuak hurbildu nahi dizkigute hiri eta herritarroi. Eskualdeko hainbat komertziotan bezala, gurean ere produktu hauen aldeko apostua egin dugu. Bertan gaituzue zain.

baserrikoa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »