Jaione Yeregi
"Dirua aurreztuz osasuna hobetzeko aholku batzuk"
2022/04/08
Azken urteotan familien erosketak garestitu egin dira, orokorrean gizartearen soldatak ez bezala. Nahiz eta zuzenean ez izan, horrek eragina du gure osasunarengan.
Zer egin dezakegu gure erosketen kostua gutxitu eta osasuna hobetzeko?
- Ez inprobisatu. Erosketak egitera joan aurretik, behar diren produktuen zerrenda egin. Denbora aurrezten laguntzen du. Merkeago eta kalitate hobeko produktuak aukeratzen laguntzen digu.
- Gose gabe joan erosketak egitera. Bestela behar ditugun elikagaiak baino gehiago eta, ziurrenez, hain egokiak ez direnak erosiko ditugu.
- Menua prestatuta eduki. Asteko erosketa planifikatu. Guzti honetarako asteko menua pentsatu. Osasuna hobetzeko, garrantzitsua da plater desberdinak planifikatzea, behar diren mantenugai guztien arteko oreka falta ez dadin.
- Oinarrizko elikagai natural eta prozesatu gabeak erosi. Elikagai elaboratuek, kontserbanteengatik, koloranteengatik edo enbasatuak direlako, garestitu eta kalitatea murrizten dute. Ezinbestekoak izango dira gure erosketetan fruta eta berdura freskoak, lekariak, labore edo zereal osoak, arroza, fruitu lehorrak, haziak, olioa eta, kasua bada, arraultzak, arraina eta haragia. Bestalde, saltsa industrialak, snackak, gailetak, goxoak, azukredun edariak, freskagarriak, azukredun esnekiak, hestebeteak… asko garestitzen dute erosketa, eta osasuna okertzen dute.
-Aiton-amonen sukaldera itzuli. Bertako eta garaiko elikagaiak erabili. Ez genuke ananarik edo papaiarik jan behar urtarrilean. Ez delako jasangarria ingurumenaren aldetik eta ez dugulako fruitu tropikalik behar freskatzeko urteko hilik hotzenetan. Sukaldatu dezagun gehiago: kalitatean, osasunean eta poltsikoan nabarituko dugu.
- Soberakinak berrerabili: Dena aprobetxatzen ikasi behar dugu. Berdura apur bat sobratu zaizula? Barazki tortila bat egin. Barazkiak baporean sukaldatu dituzula? Bihar barazki pure bat egin dezakezu. Arraina erostean, burua eta hezurrak erabili botatzen diren porruen zati berdeekin batera zopa bat egiteko.
Gomendio hauek kontuan izanez, urte bukaeran diru eta janari ugari aurreztu dezakegu. Baita elikadura osasuntsuago batez gozatu ere.