“Beldurrezko pelikula” (Felix Morquecho)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Beldurrezko pelikula” (Felix Morquecho)
ETA KITTO 2017, Urr 03

London hiria, 2017. urtean. Orain dela ehunaka urte kaleen zoruaren azpitik eraikindako tuneletan dena ilun dago. Ez da tutik ere entzuten, ezta xaguen oihu apalak. Eta bertan, hiriaren tripa gordinetan, lau balea baino pisu gehiago duen bola bat osatu da, koipez, zikinkeria, kaka bola erraldoia benetan. Zinegilea izango banintz hori bai argumentua pelikula bat egiteko, bizitza ere emango nion bola nazkagarri horri. Baina kontua ez da fikziozkoa, benetako kontua da. Hurbilago ere izan ditugu horrelako berriak, komunetatik botatzen ditugun zikinkeriak gure aurka datoz itzulian. Kasu hauek hondakinen esajerazio handiena dira baina abisu bat aldi berean. Sortzen ditugun hondakinak gero eta gehiago dira, eta komunetatik joaten direnak ez dira dezagertzen magiaren poderioz. Azken urteetan asko hitz egin ohi da hondakinen kudeaketari buruz, baina Londoneko bola erraldoi horrek guri begiratzen digu begietara. Bakoitzak bere etxeko gauzez jabetzen ez bada inor ez da etorriko konpontzera. Kontuan izan behar dugu planeta honetan bizi nahi badugu lehen pausua guk eman behar dugula. Bestela, sortzen ari garen bola hori gero eta handiago egingo zaigu, gure muturrean eztanda egin arte. Hori bai beldurrezko pelikula!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »