“Betidanik izan gara KM 0” (Jaione Yeregi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Betidanik izan gara KM 0” (Jaione Yeregi)
ETA KITTO 2021, Aza 26

Azken urteotan, elikagaien ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatzen joan dira eta gaur egun jende askok jaten dituen elikagaiak ez datoz gure inguruko baserri eta baratzetatik, urrutiko esplotazio industrialetatik baizik.

Askotan elikagaiak saltzen dituzten denda edo azalera handiko merkatal guneek produktuen irabaziari ematen diote lehentasuna, jakien eratorria eta honek dakartzan onurak  kontuan izan gabe.

Beti egin dugu apustu gure inguruan ekoizten diren elikagaiak eta ahal den neurrian ekologikoak direnak eskaintzen, garrantzizko hainbat arrazoirengatik:

– Elikagaiek mantenugai guztiak beharrezko egoeran gordetzen dituztelako. Produktua naturalagoa eta gure elikadura osasuntsuagoa bihurtuz.

– Garraioan ingurugirora igortzen den kontaminazioa gutxiagotzen delako jakiak gertuagotik datozelako.

– Inguruko ekoizleen ekonomia suspertzen dugulako. Ondorioz, gure inguruaren ekonomia jasangarriagoa bihurtzen lagunduz eta gure ingurugiroa zainduaz.

Guk, betidanik, inguruko elikagaiak saldu izan ditugu, oraindik KM 0 bezala bataiatu gabe zeudenean. Eta erosleen laguntzarekin ildo horretatik jarraitzea da gure asmoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »