“Els segadors” (Enrike Sosola)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Els segadors” (Enrike Sosola)
ETA KITTO 2017, Ira 07

“Bon cop de falç”  (igitai-zartada ona) leloa errepikatzen da Kataluniako ereserkian. XVII.mendean, Felipe IV. Erregeren aurka matxinatu ziren lurgabeko segalariak ditu gogoan. Horrela, Lur jabe handien soroetako garia moztea bizibide zuten jornalariak askatasunaren sinbolo bilakatu ziren.
Euskal Herrian ere izan ziren halakorik, oroimen kolektibotik kanpo geratu diren arren. Gariaren  laborantzaren azken testiguak ere joaten ari zaizkigu uste baino azkarrago. Atzitik, Gipuzkoako zenbait baserritarrek gari-lanetan hasi gara berriro zenbait premia eta zalantzei erantzun nahian: Okinak izanik, gero eta zailtasun handiagoak ditugunez ganorazko garia lortzeko, zer moduzkoa aterako ote da gure lurretan? Baserriaren errentagarritasuna hobetzeko alternatiba izan liteke? Bezeroek  estimatuko ote dute hemengo gari-ogia eskuartean izatea?
Horrela ba, uztailaren 15ean, Eibarren  itauna bota eta erantzuna berehalakoa izan genuen:. Auzolanera deituta, 30  segalari elkartu ginen garia moztu (oraingoan “igitai-zartadarik” gabe), azaoak egin eta aterpera erretiratzeko. Gazteena bi urteko Lur kataluniar-euskalduna eta 80ak pasatako Antonio Biriñaoren arrastoan jendarte bikaina osatu genuen. Biba zuek! Nola ez ba, lana amaitu zenean erromerirako tartea izan zen soinujole, txistulari eta dantza-maisua tarteko. Horrelako lagunarte ederra urteetako amets eta lanen saririk onena izan da.
Moltes gracies segadors!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »