Iokin Elortza
Iokin Elortza

"Nekea"

2016/10/28
Nahiz eta guztioi denbora gehiago pasa dela iruditu, hilabete pasa da uda atzean utzi, eta udazkenean sartu ginela. Normalean, kosta egiten zaigu udan izan ditugun ohiturei, edo ohitura faltei, buelta eman, eta egunerokotasunean berriro murgiltzea. Horrela, asko izaten dira sasoi honetan energia falta somatu, eta farmaziara laguntza eske datozenak.
Farmazian, eskaintza ugari daukagu energia falta horri aurre egiteko, baina gehien erabiltzen dena, Jalea Real-a edo “Erregina-jelea” da.
“Erregina-jelea” erleek sortzen duten sustantzia bat da, eta sustantzia honekin, erle-erregina elikatuko da bere bizitza osoan zehar. Gizakiengan, erabilpen ugari ditu, azalarentzat, tentsioarentzat, antiseptiko bezela… baina guztietan ezagunena, eta erabiliena, nekeari aurre egin eta energia lortzekoa da.
Askotan bakarrik erabiltzen bada ere, beste askotan beste produktu batzuekin batera agertzen da, hauetan ezagunenak, Ginseng-a eta Propoleoa izanik. Hauekin, energia maila altuago bat lortu, eta udazken-negu garaian hainbeste behar ditugun defentsa mailak ere igotzea lortzen dugu.
Beraz, sasoi honetan ohikoa den nekeari aurre egin ezinik bazaude, pasa zaitez farmaziatik eta ziur arazoari aurre egiteko produktu egokia aurkituko duzula.