Aitor Buendia
Aitor Buendia

"Ortuzain barik, ez dago gastronomiarik!"

2019/11/28
Pintxo, plater, gastronomiaren mila eta bat plazer, argazkitxoa Facebook-en, “gustatzen zait” Instagram-en... handik eta hemendik... baina giza-faktorea desagertzen dihardu sorotik. Ez dago belaunaldi-erreleborik “lehen” sektoretzat izendatu bai, baina lehentasunezko jotzen ez dugun horretan, bertan lan egiteko pertsona gehiago erakartzeko plan berezirik ez dagoen moduan.

Gainera, irauten duten lur-esplotazioetan ongarri inorganikoak, erregai fosilak eta herbizidak dira nagusi, lurrak degradatuz, emisioak sortuz eta urak kutsatuz... Panorama horren aurrean, Slow Food-ek funtsezko erronkatzat jo zuen “Elikagaia erdigunean, Lurrera bueltatuz” bere dokumentu estrategikoa. Gakoa honako galderan dago: “Zeinek landuko ditu gure jakiak?”.

Beraz, beharrezkoa egiten da formula berriak aurkitzea joera horrekin hausteko, eta Slow Food Arabak erabaki irmoa hartu du lur eta mahai gainean, bisio hirukoitzetik abiatuta (Guztion Onerako landu, berriztu eta hezi), bide horretan lagun dezaketen proiektuak sustatzeko teknologiaz jabetu eta praktikatzeko.

Abenduaren 10ean eta 12an Gasteizko Zabalgana Zentro Zibikoak jendeari irekitako egitaraua hartuko du, “Terra Madre Day”-ren esparru barruan, egun bietan 18:45etik aurrera: 10ean, martitzenean, No-Till Teknologia, “Granja Ridgedale, cultivando, innovando y educando para el Beneficio Común”, Richard Perkinsen eskutik (aurkezpena eta itzulpenak: Ana Digon eta Aitor Buendia). Eta 12an, eguenean, Dastamen Laborategia, “Life Regen Farming” proiektua, Neiker-Tecnaliaren eskutik (Roberto Ruiz eta Nerea Mandaluniz). Eta Antonio Gomez Reinaren “Granja La Solanilla”.

Eta, behin urte berrian sartuta, Eibarrek “Slow Food” bideko beste jardunaldi bat hartuko du, Eibarko Udalaren eta Debemenen laguntzarekin, orain dela urtebete Andoni Luis Aduriz eta beste protagonista eta entitateekin batera egin zuen moduan. Otsailaren lehenengo egunetan eskola-umeentzako Dastamen Tailerrak izango ditugu, gure ekoizle txikien lana ikustarazteko eskualdeko hainbat sukaldarik euren produktuekin prestatutako “Slow Food Afaria” hartuko duen topaketarekin batera. Bere sasoian jakinaraziko dizkizuegun errekonozimenduak ere egingo dira bertan. Guztia, jakina, gure eskualdearen eta, bereziki, Debabarrena zaintzen lanean diharduten gure baserritar txikien alde.