“Roma, Patria” (Asier Ezenarro)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Roma, Patria” (Asier Ezenarro)
ETA KITTO 2020, Urr 14

Aspalditik ez nuela telesail bat jarraitzen, baina aurtengo egoera berezi honetan, konfinamenduarekin, denbora asko izan dut produktu berriak ikusteko. Sail pila bat daude kate publiko eta pribatuetan. Eta orain askoz gehiago sortu dituzte, HBO-n, Netflix-en edo Movistar-en eskaintzen direnekin.

Ez dira gutxi komisaldegietan giroturik daudenak: adibidez, “El Padre de Caín” Intxaurrondoko kuartelean kokaturikoa da eta Rafael Verak idatzitako eleberri batean onarrituta. Cain, jakina, ETAko kide bat da telesailean. Nor izango da Abel errugabea?Bertako agintean egon zen Galindo jenerala agian? Horrelako sailak txiro-zopa aspergarriak besterik ez dira, nire ustez; horrez gain, Espainiako aktore gazteekin arazoa dut: ez diet erdia ulertzen. Non demontre ikasi dute ahoskatzen eta antzezten?

Horregatik erabaki nuen “Roma” saila erostea. Han kontatzen dena guztiok irakurri dugu, edo beste pelikuletan ikusi: erromatar errepublikaren azken egunak eta gerra zibila. Julio Cesar, Pompeyo, Octavio Augusto, Marco Antonio eta Cleopatra. Jauregiko barne liskarrak, ezpata borrokak eta erotismoa. Gutxienez, aktore hobeak dira Espainiako sailekoak baino, eta urletzen zaie hitz egiterakoan. Seguru hobe dela Tacito, Arnold Toynbee edo Gibbonen liburuak irakurtzea erromatarren historia ezagutzeko, baina noizbehinka eskertzen dira ondo osaturiko filmeak

Eta, noski, “Patria” ospetsua. Egunkari, telebista eta irrati guztietan egin diote publizitatea Fernando Aranbururen liburuari eta Soraluzen filmatu den sailari. Ez dut ikusi ezta liburua irakurri ere. Eleberri onena ere ez da nahikoa izang azken 50 urteotan gertatutakoa ulertzeko. Lagundu dezake, baina eleberriak beti izango du muga bat: kontakizun bat da eta ez egi borobila.
ETAko biktimen sufrimendua erakustea errespetagarria izan daiteke, baina horrek ez du esan nahi pelikula horrek gertatutakoaren egia osoa erakusten duenik. Horretarako, nahiago dut Cleopatraren edertasuna mirestea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »