Jesus Gutierrez
"1990-2020-2050"
2020/01/27
Izenburuko zifren artean lotura logikorik ez bada nabaritzen ere, badago, bai. Badira egun batzuk, urte berria hasten zela-eta, filosofo ingeles bati egindako elkarrizketa entzun nuela, denbora eta historiaren joan-etorriaz hausnarketa bitxia eginez. Zioen 1990tik 2020raino pasatutako denbora beste zegoela gaur egunetik 2050eraino, justu XXI. mendeko erdira arte, hain zuzen.
35 urtetik gorako gehienok ondo gogoratuko dugu zer egiten genuen 1990ean, non lan egiten edo ikasten genuen, nortzuk ziren gure lagunak, joaten ginen tabernak, urte haietako oporrak, gure gertukoen artean hil zirenak... Ematen du ez dela hainbeste denbora pasa, baina ziur 2020ko gure bizitzak alde handiak dituela 1990ko ordukoarekin, nahiz eta batzuetan atzo izan zela uste dugun. Gertatutakoaren hausnarketa ezkorra eta etsigarria egin dezakegu; baina horrela da, gustatu ala ez. Bizitzak aurrera jarraitzen du eta gu urteak zelan pasatzen diren begira (eta horrela jarraitu dezagun!).
Aldiz, 2050 oso urruti dagoela dirudi. Ziur izan orduko gure bizitza-egoerak ez duela gaurkoarekin antz handirik izango, eta askoz gutxiago 1990ean genuenarekin. Baina urte kopuru berbera dago bi kasuen artean. Aldatzen garenok eta gure bizitzako historia egiten dugunok gu geu gara. Gu eta gure zirkunstantziek egiten gaituzte (gurasoak, seme-alabak, lanak, lagunak, zaletasunak...). Gure bizitzak ez daude izarretan idatziak, guk geuk idazten ditugu, eta baita gure bizitzen historiak eraiki ere gure erabakiekin.