Iratxe Vazquez
"Adin txikikoak eta internet: eredu hezigarriak"
2017/02/10
Hezkuntzan lan egiten dugunok, askotan, nabarmendu egiten dugu prebentzio eremuko lanketaren garrantzia, hau da, gurasoei erakustea nola hezi bere seme-alabak Teknologi berrien erabilpenean.
Behaketaren eredu bidezko ikaskuntza, pentsatzen dugun baino askoz efikazagoa da: ez dauka zentzu asko gure txikitxoei gauza bat esatea eta gero guk kontrakoa egitea, gurasoak garelako aitzakixakin! beraz, ezin diegu esan ezin dutela Inteneten ibili gero gu jo ta ke itsututa bagaude gure mugikorrakin. Hauek guztiak eguneroko gauzak dira baina ematen zaion baino garrantzi handiagoa dute. Egunero, momentu oron, hezitzen baikaude. Baina zer egiten dugu “tramankulu” informatiko berri bat erosten dugunean? Ba, seguruena eskuliburua irakurtzen dugula, soilik, apurtzeko beldur garelako. Beraz, zergatik lagatzen ditugu gure seme alabak ordenagailu baten aurrean ondorioetan pentsatu gabe? Umea ez badago prestatuta, ez baditugu erabilpen arauak finkatzen eta ez badugu familia-kideen arteko komunikazioa bultzatzen, besteak beste… zertxobait gure seme-alaben heziketa hondatzen ari gara. Hau dela eta, hainbat arau jarraitzea ezinbestekoa izango da:
- Ordenagailua etxeko leku neutro batean egongo da. Adibidez, egongelan.
- Interneteko erabileraren arau argiak ezarriko ditugu (jolasteko, etxeko lanak egiteko, lagunekin hitz egiteko…)
- Pertsonen arteko harremanaren garrantzia irakatsiko diegu, sare sozialak osagarriak baitira.
- Sarean ibiltzeko elkarbizitza arauak bultzatuko dira (errespetua, ezezagunekin ez hitz egitea, argazkiak ez bidaltzea…)
- Familian konfiantza giroa sortuko da. Gure seme-alabek argi izan behar dute edozein arazoren aurrean gu, gurasoak, laguntzeko prest egongo garela.