Iratxe Vazquez
"Sentitzen dut"
2017/05/12
Zer egiten dugu gurasook ikusten ditugunean gure seme-alabeek beste ume bat jotzen, oihukatzen edo/eta baztertzen? “Eskatu barkamena!” edo antzeko eskaera bat egiten dugu. Ez dugu ordea sentitzen dutenaz azalpenik eskatzen. Barkamena eskatzearekin soilik, barkatua izateko eskubidea ematen digu. Barkamena eskatzea protokolo hutsa bihur daiteke. Baina berdin jokatzen dugu guk hanka sartzen dugunean? Gure seme-alabei barkamena eskatzen diegu?
Sentitzen dugula adieraztea, berez ez da erreza, gehienetan oso zaila egiten zaigu. Guri, helduei, kostatzen bazaigu, ba imajinatu gure txikitxoei!. Umeak direnez, pentsamendu egozentrikoan daude, eta ez dute ulertzen barkamena sentitzearen garrantzia. Hau horrela izanik, lehenbailehen bere akatsak onartzen, sentitzen dutela adierazten eta jarrera hobetzen ikasi beharko dute. Guk, gurasook, lan horren ardura izango dugu gure seme-alaben garapen pertsonala eta emozionala egokia izatea nahi badugu.
Ume batek akatsak egiten dituela onartzea, berak duen jarrera mingarria dela jakitea edo pertsona orok huts egiten dugula ikustea ezinbestekoa izango da bere garapena aberasteko.
Guraso gisa, gure seme-alaben ikaskuntza prozesuan inplikatuta gaudenez eta euren garapenean eragin zuzena dugunez, gure betebeharra barkamena eskatzen irakastea izango da. Baina nola? Alde batetik, eredua izaten, hau da, zerbait desegoki egiterakoan edo esaterakoan sentitzen dugula adieraziko diegu. Eta bestetik, akatsak zuzentzen eta jarrera aldatzen lagunduko diegu.
Bere akatsak onartzen eta barkamena eskatzen dakiten umeek arazoei aurre egiteko gaitasun handiagoa izango dute, euren harreman pertsonalak osasuntsuagoak izango dira eta, noski, euren garapen pertsonala eta emozionala egoki garatuko da.
Hanka sartzen dugunean sentitzen dugula adierazten badugu gure seme-alabei barkatzeko eta barkamena eskatzeko beharra jakinarazten diegu. Beraz, barkamena sentitzea kanpo eta barne askatasunaren gakoa izango da.