Iokin Elortza
Alergiak
2016/04/29
Udaberria heldu da eta berarekin batera alergia kasuen gorakada. Horrela, ohikoak bihurtzen zaizkigu, sasoi honetan, alergiekin lotura duten kontsultak. Baina zer dira alergiak? Ondo dakigu zer diren? Askotan sintomak beste patologia batzuekin nahasten ditugu, batez ere katarroekin, eta honek nahasmena sortzen du.
Ondo ulertzeko: alergia bat, gure sistema inmunitarioaren ez-ohiko erantzun bat da. Hau da, gorputzak arriskurik gabeko substantzia bat patogeno arriskutsu bat balitz bezala hartu, eta patogeno horri aurre egiteko erantzunak martxan jartzen ditu, horretarako, gorputzean histamina askatuz.
Erantzun horiek mota askotakoak izan daitezke, baina ohikoenak, rinitisa, konjuntibitisa, asma eta azaletako ekzemak edo dermatitisak dira. Horiei aurre egiteko, badira botikan aukera ezberdinak. Alde batetik, sintomatikoak, begirako tantak, sudur edo birikendako inhaladoreak, pomadak, kremak…. “Anti-histaminikoak” ere asko erabiltzen dira.
Esan bezala, gure sistema inmunitarioak “babes neurriak” martxan jartzeko histamina askatzen du, eta “anti-histaminikoen” bidez sistema inmunologikoaren ez-ohiko erantzun hori leundu edo ekiditzen saiatzen da. Eta azkenik, badira prebentzio lana egiten duten produktuak, normalean gutxien erabiltzen ditugunak, baina alergiaren bat daukagunok, erabili beharko genituzkeenak. Udaberria gainean daukagu, eta bada ordua hasteko!