Enrike Sosola
"Azak eta energia"
2019/07/10
Xabier Arzallus-en profezia izan zen: “Lemoizko Zentral Nuklearra eraiki ezean, aza baino ez dugu jango”. Eta bai asmatu ere politikari zendu berriak. Izan ere, energia fosilaren aroa amaitzear da. Petrolio merkearen zibilizazioarenak egin du. Hemen dugu deshazkundea: batzuk, lan bikoitza egin behar bizitza-maila berari eusteko; eta besteak, pobreziatik irten ezinik lanean jardun arren. Eskerrak erregai fosilen belaunaldiekoen “koltxoiari”, bestela, gaixoak gu! Bestetik, beganismoaren izurritea hedatzen ari da azkoitiar igarleak aurrikusi bezala. Eibarren bertan, kontsumo-elkarte modakoaren izenari begia botatzea baino ez dago mugimenduaren indarraz ohartzeko: Azataporru. Aldi berean, Trantsizio Energetikoaren ideia, antisistema etxekalteen burutazio izatetik, ministeritza eta jaurlaritzetara igaro da. Hori gutxi balitz, klima-aldaketa eta CO2 isurketen aurkakoen mugimendua lurrikara soziala bihurtu da Greta Thunger nerabearen eskutik.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako hainbat baserritar elkartu eta “Energia Sortzen” izeneko proiektu pilotu txikia jarri dugu martxan. Goiener kooperatibaren aholkurlaritzapean, baserrien energia-kontsumoaren diagnostikoa egin eta autohorniketarako aukerak aztertu ondoren, orokortu daitezkeen konklusio interesgarriak atera ditugu. Besteak beste: inbertsio txikiekin aurrezpen esanguratsuak lor daitezke baserriek dituzten energia-iturri berriztagarriak erabiliz. Horrela, baserriaren errentagarritasuna hobetzeaz gain, zenbait kasutan, soberakina merkaturatzeko aukera izango litzateke.
Beraz, arriskuen garaian aukera berriak azaltzen dira. Ingurumena kudeatu eta euskeraren arnasgune izateaz gain, energia sortzaile ere izan liteke baserria, jakina, aza-ekoizle izateari utzi gabe. Izan ere, aza-jendea gara euskaldunak: Portugaletik Suediarainono arku atlantiarreko kide gara kulturalki, edo behintzat, hala beharko genuke, hau da, pragmatiko-arrazionalak eta ez hain latino-emozionalak. Honakoan ere asmatu ote zuen ba Xabier Arzallus-ek? Alegia, OTAN/NATO/*IAIE-n sartu behar genuela esatean, horixe zuen buruan? Aza atlantiarra?

*IAIE (Iparreko Azajaleen Itunaren Erakundea)
P.D.: Agerre-azpiko Joanjo-ren udako aza-buruak, aspaldian jan ditudan goxoenak. Jan aza eta uda ona pasa!!