Enrike Sosola
"Baserria salgai"
2016/02/05
Gisastu baserria izan da oraingoan. Salgai jarri zuten eta, kostatu den arren, badu ugezaba berria. Egoera kaxkarrean zegoen eta, zaharra bota ondoren, etxe berria eraikitzen ari dira. Eibarko zulotik irteteko aukera aparta, eta kaletik ez oso aparte. Apustu handia bizilagunena, ez zen-eta inbertsio txikia izango, endemas krisiaren zaratak ixildu gabe daudela oraindik. Lehengo jabeak bere dirutxoa aterako zuen; jakina, harek ere bere premiak izango ditu, zelan ez ba!
Eibarren oraindik bada baserri-jabe gehiago erosle bila dabilena. Baina onuragarria ote da holakorik gertatzea herri ikuspegitik? Ezetzean nago. Baserria ez baita etxebizitza bakarrik. Baserrian, etxebizitza eta bere terrenuak bat dira. Lur-sailak bizibide dira, lan tresna. Kaleko diruak baserria erosten duenean, lurzoruaren batezbesteko prezioaren igoera demasa da. Lur-jabeak aberastasun handia duela uste du eta espekulazioari ekiten dio. Nekazaritzako irabaziekin ezinezkoa da lur-sailok erosi edo errentan hartzea. Inguruko baserritarrak edo sektorean hutsetik hasi nahi duenak ezin ditu lur-baliabideok erabili.
Bada irtenbiderik? Bada, bai. Orain ere iparraldera begira jarri behar. Han, lege baten arabera, baserria salgai dagoenean, “estatuak” interbenitu egiten du. SAFER egiturak bitartekari lanak egiten ditu, ganoraz tasatu ondoren nekazaritzako lurrak nekazarien esku gera daitezen. Horrela, salerosketan baserritarrak dauka beti lehentasuna. Eta, horretaz gain, gure iparraldeko anai-arreba hiperaktiboek Lurzaindia sortu berri dute. Goiko egiturak ez duenez nahikoa ondo funtzionatzen, herritarrek erosketa kolektiboak egiten dituzte, gero erositako lurrok nekazari bati errentan lagatzeko. Lurra espekulaziotik erreskatatzeko herri-ekimena da.
Horra hor Eibar hiri aurrerakoiak bere izaera bide-urratzailea erakusteko aukera aparta, eta hau ere ez hain apartekoa.