Asier Ezenarro
"Battiato"
2021/06/07
Joan den maiatzaren 18an zendu zen Franco Battiato musikari italiar handia, 76 urte zituela. Azken urteetan erretiratuta zegoen eta komunikabidetik urrun. Alzheimerrekin bizi izan zuen bere azken aldia. Esaten dute Inmanuel Kant filosofoak ere burua galdu zuela eta bere teoria eta liburu ospetsuen inguruko ezer ez zuela gogoratzen. Ez dakigu nola izan diren Battiatoren azken egunak, baina ideia bat egin dezakegu. Zaila egiten zaigu hain sortzaile izan den musikagilea horrela imajinatzea. Kataniako maisua egiazko sortzailea izan da benetan. Pop musika, musika esperimentala eta elektronikoa landu zituen, eta operarekin ere ausartu zen. Eta azken 20 urteetan laguntzaile bikaina aurkitu zuen, Manlio Sgalambro filosofoa. Battiatok amodioa eta erromantizismoa ere ikutu zituen bere abestietan, baina beste kantari italiarrek ez bezala. Battiatok garrantzi handia eman zion erlijioari eta espiritualtasunari, sufismoaren eta budismoarengandik gertu ibili zen, eta Joan Paulo II aita santuaren aurrean ere "E ti vengo a cercare" lan miresgarria abestu zuen. Nahi duenak ere ikus dezake, gainera, youtuben Raimon Panikkar teologo eta filosofoari egindako elkarrizketa.
Gaitasun handia zuen bere abestiekin guztiok lurralde desberdinetara eramateko: Libia kolonialera "Carta al gobernador de Libia"-rekin, Napoli eta Siziliara "Despertar en Primavera"-n edo San Petersburgoko plaza gorrira "Perspectiva nevski"-rekin.
Gaur egun musika anglosaxoaiaren menpe bizi gara, hizki hutsak eta zarata burrunbatsuak leku guztiak inbaditzen ditu eta "bestelakotzat" euren burua duten talde asko oso komertzialak besterik ez dira. Askotan errepikatu dut haustea ez dela biolentziaz edo sexuaz beteriko letrak egitea, haustea handiagoa eta sakonagoa den beste bizitza bat imaginatzea da. Eta, horretarako, gaitasun handia behar da, eta ausardia. Genero desberdinetan sartzea eta ondo lantzea ere bai, baina horretarako ez da nahikoa "argialdi" edo inspirazioa izatea, baizik eta pertsona kultoa eta formatua izatea, Battiato izan zen bezala. Seguruenik jende asko egongo da Battiato bakarrik "Yo quiero verte danzar" edo "Nómadas" bere bi single arrakastatsuengatik ezaguzen zutela. Horiei gonbidatzen diet kataniar honen lan osoa ezagutu eta berarekin hunkitzeko.