Aitor Buendia
Aitor Buendia

"Beti geratuko zaigu... Tutera!"

2019/05/13
Eta konkretuki, bere alkatxofa. Orain dela gutxi esperientzia zoragarria bizitzeko aukera izan dugu Nafarroako Erriberan, IGP (Indicación Geográfica Protegida) de la Alcachofa de Tudela y Reyno Gourmet delakoari esker. Nafarroan Ebro ibaiak ureztatzen dituen lurrak dira, Tutera inguruan daudenak hain zuzen, Tuterako alkatxofa ekoiztu duten eta ekoizten jarraitzen dutenak. Ekoizleek gogoratzen diguten moduan, batez ere oraintxe da  barazki horren momenturik gorenena. Martxotik uda hasi arte kontsumitu dezakegu Tuterako alkotxofa bere ezaugarrik guztiekin. Ekainetik aurrera lorea botatzen hasten da, eta ondorioz, ikuspegi gastronomiko batetik, bere berezitasunek behera egiten dute.

Beraz, betiko moduan, “La Ruta Slow”tik sasoiko produktu zoragarria dela aldarrikatu nahi dugu. Beste leku batzutetatik ailegatzen zaizkigun alkatxofak, Mediterraneo aldekoak esaterako, zapore desberdina daukate. Ez dugu esango txarrak direnik… “baina bere ph-a egosterako orduan, eguzkia, hezetasuna, lurraren ezaugarriak… direla eta, Tuterakoek ezhoiko kalitatea daukate”, gogoratzen dute Guillermo Agorreta Tuterako “IGP Alcachofa “ko presidenteak eta Jaime Castelruiz ekoizleak.

Ekoizleekin batera, Lodosako “Pedro Luis” bezalako konserba-enpresaren helburua, “kalitatearen aldeko apostua egitea da, bolumenari begira egon beharrean. Horrekin batera, gure lurraldea eta hemen bizi diren pertsonak defendatu nahi dtugu, ekoizle txikiak, eta lurrak ematen digun produktua”, dio Pedro Luis Anton-ek.

Bisita amaitzeko, Tuteran bertan dauden hainbat tenplu gastronomikotik pasatu ginen. Aurretik hiriburuan egon ginen  Idoate anaien “La Alhambra” jatetxean. Eta Tuteran “Treintaitrés” jatetxean egon ginen. Berduretan oinarritzen den karta baten aintzindaria. Aurrean jarri zizkiguten plater batzuk jartzeko asmoa nuen hemen, baina uste dut onena bertatik pasatzea dela, benetan! Nafarroako ardoarekin egindako maridaje bikainarekin, eta kuriositate bezala, Tuterako alkatxofaren esentzia duen Lafer estiloko “Cacho Beer” artisau-garagardoarekin.
PD. Erribera barazkiak baino askoz gehiago da. Abenturen enpresa bat dago, “Activa Experience” (Cascante): Bardenetatik eta Nafarroako hegoaldetik irteerak eskaintzen ditu (buggy, quad eta 4x4) . Oso dibertigarria!