Aitor Buendia
"Elikagaiak ez dira supermerkatuetan `jaiotzen´"
2020/06/09
Esan liteke titularreko baieztapen hori agerikoa dela, baina, bizi dugun sasoia kontuan hartuta, ez dago soberan azpimarratzea. Iruditzen zait batzuetan hain sinplea eta, aldi berean, hain sakona den xehetasun honek ihes egiten digula. Izan ere, elikagaiak ez dira merkataritza gune handietan jaiotzen. Banaketa-kate handi edo txiki baten ondoren iristen dira hara, auskalo nondik hasita!
Elikagaiak, haragia, arraina, lekaleak, frutak, esnea… landa-eremutik datoz, gure itsasoetatik, gure baratzeetatik, gure zuhaitzetatik, gure abereetatik… Hor hasten da dena eta, zorionez, Mediterraneoko dieta horren funtsezkoena hemen dugu, bizi garen tokian bertan.
Beste elikagai batzuk, ordea, ez daude gure inguruan, eta ehunka edo milaka kilometro egin ondoren iristen dira supermerkatuetara. Horixe dauka mundu globalizatuak. Oso argi daukat erosiko ditudan platanoak Kanarietakoak direla eta laranjak Valentziakoak, baina deseroso sentitzen naiz Nafarroako zainzurien ordez Txinakoak edo Perukoak ikusten ditudanean, edo Arabako patatak beharrean Frantziakoak. Beno, eta zer esanik ez ping-pong pilota gorriak diruditen tomateak ikusterakoan. Gauza bitxia da, gainera, hain urrutitik iritsita, normalean baino prezio baxuagoa izatea (zaporearen kontuan sartu gabe). Nola liteke?
Bada, hori da elikaduraren industria handiak darabilen logikaren zati bat. Eta hori da Eibarren sartzen naizenean aurkitzen dudan “paisaia” komertzial berria. Elikagai-multinazionalen markak eta markak, nire Eibar maitean gero eta hedatuago dagoen kontsumo mota.
Eta bitartean, gure inguruko ekoizle txikiak, zain, garai bateko “Rialto” zineman, Errebalgo espazio berria amaitzen den bitartean (amaituko da?). Egoera honen aurrean, zuri zuzentzen natzaizu, …eta kitto!ren irakurle zaren horri. Eta zuk, zer egin dezakezu? Bai, zuk. Ez begiratu beste aldera, ez begiratu politikariei, zurekin ari naiz, zuzenean. Eta talibanismoetan erori gabe, ez dut esan nahi erosketen % 100 gertuko bideak erabiliz soilik egin behar ditugunik, joeraz ari naiz, bizi-filosofiaz, zure familia, oro har, nola elikatzen duzun. Zein da zure erabaki politikoa? (bai, horrela da, hau ekintza politikoa da): multinazional handien alde egiten duzu, ala nahiago duzu gu denon gozamenerako mendiak berde eta hostotsu egoten laguntzen duten ekoizle txikiak zaintzea?
Zure esku dago.