Arantza Mata
"Etxerako lanak"
2020/07/10
Etxerako lanak bai ala ez? Ez da erraza galdera horri erantzutea, baina eztabaida sortzeko gai aproposa dela ezin daiteke uka. Irakasleek, ikasleek eta familek zeresan handia dugu gai horren inguruan, eta esango nuke klaustroetan, eskola kontseiluetan eta irakasle-familia bileretan gaia ez dela behar beste aztertzen.
Ikastetxe gehienek erabiltzen dituzte etxerako lanak, baina kontziente al dira ikaslearengan zein eragin duten? Neurriko lanak dira? Ikasleen ikasketa-prozesuan laguntzen al dute? Zer funtzio betetzen dute?
Irakasle askok ikasketa-ohiturak hartzeko eta eskolan garatutakoa sendotzeko beharrezkoak direla diote, baina etxerako lan horiek ikaslearen adinari eta gaitasunari egokituta al daude? Modu autonomoan egin ditzakete edo heldu baten laguntza behar dute? Irakasleen arteko koordinazioa egoten al da etxeko lanen karga kontrolatzeko?
Sarritan familia askotan etxeko lanak gatazka edota tentsio iturri dira. Izan ere, familia asko ez dira gai euren seme-alabei laguntzeko (maila akademikoagatik, hizkuntzagatik…), ariketa gehiegi direnean edota helduek etxerako lanen erantzukizuna beraien gain hartzen dutenean… Azken batean, ikaslea bere kabuz ez bada gai etxeko lanak egiteko, zein zentzu du etxeko lan horrek? Horretaz gain, ikaslearen familiaren egoera sozioekonomikoak ere desorekak sortzen ditu.
Etxerako lanak agintzen badira, ikasleen beharretara egokitutakoak izan behar dira, eta argi dago lan praktikoak izan behar direla, eguneroko bizitzarako baliagarriak izango direnak, alegia, eta EZ FITXA ERREPIKAKORRAK EDOTA LIBURUKO ARIKETA TRADIZIONALAK! Oraindik ere badaude Lehen Hezkuntzako ikasleak motxilan bi-hiru liburu eta koadernoa eramaten dituztenak, eta liburuko ariketa guztia koadernoan kopiatu behar dutenak. Hausnartzeko kontua, ezta? Noiz arte horrela?