Jaione Yeregi
"Garbi jateko asmoa"
2018/01/28
Aurten ere iritsi gara urtero lez promesen edo sinegiteen garaira. Urte zaharra bukatu eta berriaren hasieran, nork ez ditu urtean zehar burutzeko ekimen eta helburuak buruan? Erretzeari utzi, kirol-jarduerak egiten hasi, osasuntsu edo garbi jaten hasi… horiek izaten dira gehienon buruan bueltaka ibiltzen ditugun asmoak. Oraingoan, osasuntsu edo garbi jateko asmoari begiratuko diogu. Zergatik izaten dugu gehienok garbi jateko gogoa urteko sasoi honetan? Egia da, gizarte honetan, gabon garaian gehiegikeriak eta elikadura desorekatuak ekiditea ia ezinezkoa dela. Sasoi honetan jaten ditugun elikagaiak koipe eta azukretan aberatsak izaten dira. Hori dela eta, jaiak amaitu ondoren gorputzak garbiketa bat eskatzen digu oihuka. Horretarako ere, zentzuz jokatu beharra daukagu. Ez da likido, elikagai laxante eta ezer gutxi bakarrik hartu behar. Hainbat substantzia eta gehiegikeri gorputzetik ateratzen eta ongi elikatzen laguntzen dizkiguten elikagaia osasungarriak jatea ezinbestekoa zaigu. Batez ere garaiko fruitu eta barazkiak gainontzeko elikagaiak baztertu gabe.
Elikadura orekatu eta osasungarri bat izan beharko genduke helburutzat. Ez da batere ona gehiegikeriak egiten jardutea eta ondoren gehiegikeri horiek kentzen saiatzea. Zergatik ez egin urte osoan elikadura orekatu bat gehiegikeriak albo batera utziz? Askoz ere hobeto ibiliko ginateke. Bestalde, urtaroei erreparatuz, esan beharra dago orain neguan gaudela eta negua ez dela urtarorik egokiena gorputza garbitzeko. Neguan hotz egiten du eta gure gorputzak beroa eta berotuko gaituen elikagaiak behar ditu. Gordetzeko, biltzeko garaia da. Denbora luzez sukaldatutako elikagaiak jateko garaia da lekaleak, zekaleak… ahaztu gabe. Baina gehiegikeririk egin gabe. Beti ere modu orekatu batean. Dena den, gehiegikeriak eginez gure gorputzak garbiketa eskatzen badigu, edozein garai da ona horretarako. Garbiketarako lagungarri izan daitezkeen belarrak: kardu-belarra, frangula, urkia, azerí-buztana, asunak… dira.