Asier Ezenarro
"Haurtzaroan entzundako galderak"
2020/03/13
80. hamarkadako erdialdean etxean nengoen telebista ikusten amamarekin. Umetan, marrazki bizidunak aparte, gustokoak nituen animalien dokumentalak: Asiako oihanak, Himalayako mendiak edo Kanadako basoak imaginazioa suspertzen zidaten. Arratsalde horretan Antartikako lurralde izoztuak ikusten geunden eta, bapatean, amamak galdera bota zuen: `¿Eta izotz guzti horiek urtuko balira?´. Lehenengo aldiz kezka ekologista sortzen da nigan. Egia esateko, ez da kezka ekologikoa bakarrik; hobeto esanda, beldurra ere bada. Urtebete edo bi geroago La Salleko ikastetxetik Amañako zinemara eramango gaituzte sasoi hartan arrakasta zuen filme ederra ikustera: John Boorman zuzendariaren La Selva Esmeralda. Han ikusiko dugu nola hondatzen duten oihana eta nola hiltzen dituzten bertan bizi diren herriak. Zinematik kezkatuta irtengo naiz. Ez da oraindik kezka ekologikoa barnean dudana, baina ezta bakarrik norberekeri hutsa ere. Beste amamari ikusi dudan pelikula kontatuko diot eta hurrengo hilabeteak Atlas zahar batekin pasatuko ditut arratsalde asko Hegoamerikako eta Amazoniako mapak ikuskatzen. Gogoratzen dut ere amamaren galdera: `Zer pasatuko da oihan guztiak desagertzen badira?´.
Gogoratzen ditut ondo ere garai hartako mugimendu eta ekintza ekologistak: Debarako martxa antinuklearra Euskal Herrian edo ekologisten protestak Mediterraneoko kostaldean gertatzen ari zen desegitearekin.
Urteak pasatu dira eta, dirudienez, Mediterraneoko leku batzuetan ura leporaino izan dute azken uholdeetan. Negargarria da ikustea hainbeste kaltetu, hainbeste denda eta komertzio txiki deseginda eta lokatzez beteta. Elkartasuna behar dute askok halako egoeretan eta horretarako izan behar dira ere administrazioak. Baina beste hiritar mota bati buruz ere hitz egin behar dugu: ingurugiroak bost axola dionari buruz. Betidanik “pisito a pie de playa” nahi izan duena bakarrik eta, behin eta berriro, alkate eta agintari ustelei bere botoa ematen dietena. Orain olatuak euren etxeen leihoetara iristen dira eta, hala ere, kezka ekologikoa inondik inora ez zaie sumatzen.