Jon Mikel Mujika
"Icebergak"
2017/07/21
Historiako icebergik handiena sortu omen da Antartidan azken egun hauetan. 5.800 kilometro koadroko azalera duen plaka bat askatu da Larse C. izeneko izotz plataformatik. Izozmendiari giputx askok MCD-ren abesti batean ezagutu genuen autopistaren izena jarriko omen diote, A68.
Zientzialariek hilabeteak zeramatzaten antartidako izotzetan sortutako arrakala erraldoiari begira, azkenean izotz puska kontinentetik guztiz askatu den arte. Orain icebergaren bilakaera aztertzen ari dira, adituek diotenez litekeena da puska txikiagoetan zatitzea.
Antartida ez da pusketak galtzekotan dagoen bakarra. Espainiar estatuan ere arrakalak azkar ari dira hedatzen. Kataluniako erreferendumaren hotsak geroz eta ozenago entzuten dira. Eta gurean, askatasun nahiak kupo eta aurrekontuekin asetu guran dabiltzan honetan, independentziarako aldarriak bizirik dirau.
Nik ez diot euskal herriari iceberg baten bizitza opa. Ez nuke gure herria itsaso zabalean bakarrik, isolaturik eta noraezean ikusi nahi. Ez nuke jasango gure hizkuntza, kultura eta historia itsasoan urtzen ikustea. Baina geratzen zaiguna ez da askoz hobea. Gure agintari batzuk hartzen ari diren erabakiek geroz eta gehiago lotzen gaituzte espainiar estatura. Eta ez pentsa lurralde oparo baten kostaldera itsatsirik gaudenik, hondoratzen ari den harri koskor bati kateatuta gauzkate.