Jon Mikel Mujika
"Hesiaren beste aldea"
2022/07/15
Joan dira san ferminak, Euskal Herria munduan kokatzen duten jai unibertsalak. Denetik dute san ferminek, onetik eta txarretik. 8 egun eta 8 gau, parranda asko eta kultura gutxi, adiskidetasuna eta bortxaketak, txupinazoko ikurriña eta UPN. Eta nola ez, Iruñeako jaiek ardatz dituzten zazpi entzierro.
Festek irauten duten bitartean, goizero goizero, 6 zezen eta 6 joaldunek Santo Domingoko eskortatik zezen plazarainoko bidea egiten dute. Beraien aurrean lasterka, ehundaka korrikalari, zezenen adarretara zein gehiago hurbildu, adardunen hauspoa nork gertuen sentitu. Ikuskizun horri begira, hesiaren beste aldean, Iruñean bertan edo telebistaren aurrean, milaka, milioika. Ume beldurtu baten gisan, eskuekin euren aurpegia estaliz, baina hatzen arteko zirrikituetatik begira. Ikaraz, baina aldi berean korrikalarien ausardiaren inbidiatan.
Joan zen asteburuan, entzierro ikuslearen sentsazio antzekoa izan nuen Amañako festetako kontzertuetan. Oholtzan, Tropa do Carallo. Evaristo Paramos handia buru duen musika taldea. Berarekin batera, 80. hamarkadatik gaurdaino punk rockaren munduan bizi izan diren beste lau musikari. Tranpaldo azpian, hamarnaka punk zale, oihuka, saltoka, kantari, dantzan, bultzaka… dena ematen. Eta handik 50 bat metrotara, txosnako barrak ematen duen babesean, ni, nire kuadrilako beste dozena erdi kide, eta orain 20 urte San Andres pasealekuko taberna-zuloetan gertuko izaten nituen beste hogei bat ezagun.
“Adinaren kontua izango da” nioen nere baitan, zerbeza katxi bat lau lagunen artean konpartitzen genuen bitartean. Baina ez. Evaristo, bere 62 urteekin Cebada Gagoren zezen baten aurrean korrika ari zen. Eta gu, begira.
Urteak betetzea ez. Hesiaren beste aldera pasatzea, horixe da zahartzea.