Enrike Sosola
"Irristadak"
2018/10/01
Irrist egin eta jausi egin zen Loixola baserriko Oier uda-hasiera busti eta ilun honetan. Eguren baserriko teilatuan mantendu-lanak egitera joan eta zortzi metrotik behera, hura bai danbatekoa! 15 egunean zainketa berezietan igarota, etxean da gizajoa. Berriro jaio da Loixola. Arratekoari eta bere gazte-sasoiari esker osatuko da.
Orain dela 10 urte, Deba Barreneko baserritarren ordezkari sindikala nintzela, Mendaroko baserri batetan lan-istripua gertatu zen. Gauxitxa baserriko Antonio zendu zen simaurrez betetako gurdia irauli eta azpian hartuta. Sindikatura jo eta presidenteari proposatu nion kalera irtetzea lan-istripua salatzeko. Nere harridurarako ez zuen begi onez ikusi ekimena. Ea “zeinen aurrrean egin behar genuen protesta” galdetu zidan “geu izanik langile eta ugezaba”. Zalantza barik, prekarietatean diharduten beharginen ordezkari izatea nahiko lukeen baten irristada haundia.
Familiek janaritan inbertitzen duten diru kopurua %40tik %10era igaro da hamarkada batzuetan. Zeinen kontura? Landareak, animaliak eta nekazariak gogor estututa. Irristada itzela hau ere. Gizarte osasuntsua nahi badugu behintzat. Izan ere, norabidea aldatu ezean, ez da egongo jainkosarik datorkigun danbatekotik salbatuko gaituenik, ezta Arratekoak ere.
Animo Oier!!