Jon Mikel Mujika
"Kendu maskarilak"
2020/02/28
Asteak igaro dira koronabirus delakoak Txina osasun-krisi egoeran murgildu zuenetik. Txinako erdialdeko hiririk populatuena den Wuhan hirian piztu zen alarma, bertako ospitaleetan gripearen antzeko sintomak zituzten gaixo kopurua biderkatu zenean.
Txinako agintariek neurri latzak hartu behar izan dituzte birusaren hedapena geldiarazteko. Eskola eta enpresen itxierak, etxeratze-aginduak herritarrentzat, aireportu eta tren estazioetan osasun kontrolak… denetik egiten saiatu dira. Hamar eguneko epean mila oheko edukiera duen ospitale berri bat ere eraikitzeko gai izan dira.
Gurera ere heldu dira birusaren kontrako txinatarren ahaleginak. Hedabideetan zabaldu dute Euskal Herrian bizi den txinatar jatorriko bikote bat borondatez jarri dela berrogeialdian. Errespetuz, gizatasunez, edo beldurrez agian, baina 15 egun etxetik irten gabe egongo dira prebentzio gisa, euren auzokideak lasaitu eta ez kutsatzeko.
Txinatar hauen ekinbideak, sarritan euskaldun askok euskararekiko daukagun jarrera gogorarazi dit. Ezezagun batekin topo egiten dugunean, jaiotzetik geurea dugun hizkuntza, gaixotasun bat izango balitz bezala ezkutatzen dugu. Parean dugunari enbarazu egingo diogulakoan edo.
Euskera ez da gaitz bat, euskerak ez du inor hiltzen. Kendu maskarilak eta lehen hitza, beti euskeraz.