Ekhi Belar
"Kanpaina jo"
2016/06/03
Zelako gozamena! Hau plazerra! Sentitu daiteke berriz ere desira, maite gaituztela, behar gaituztela, gure premia dutela. Utziko gaituzte, beste behin, zirrikitutik sartzen. Hori da euren nahia. Berdin zaie aitzinsolasak eta, okerragoa dena, berdin zaie ondorengoa. Bada, erakarri gaitzatela orduan. Duintasuna mantentzen saiatuko gara oraingoan, baina zaila da horrelako erakargarritasunen aurrean. Gustatu zitzaigun abenduan, beti gustatu izan zaigu, nahiz eta gerora trapu baten antzera erabili izan gaituzten. Baina beti erortzen gara euren sareetan. Boterearen erotika. Ezin ezetzik esan. Desiratuak izatea maite dugu, begietara begiratzen gaituzte eta sinesten diegu. Tentelak gu.
Orain sedukzio sasoia hasiko da. Orain ikusiko gaituzte ederren. Orain botako dizkigute lore eta hitz gozoak. Orain entzungo gaituzte. Orain esango digute baietz eskatzen diegun guztiari, baita fantasia arraroenei ere. Ilusioz beteko gaituzte eta ezinezkoak promestu. Eta sinestuko diegu. Itsu gaudelako. Plazerrez itsu. Etorkizun gozagarri eta maitatua nahi izanagatik itsu. Gozamenez oihukatu nahi dugulako. Behingoz.
Erabili eta bota. Gure ilusioak paperontzira jaurtiko dituzte, beste milaka ilusiorekin batera. Milioika bihotz apurtu udako ezinezko maitasunaren albo kalte. Beti bezala. Eta zer geratuko zaigu? Norberarenganako maitasuna.