"Kroketak guztiontzat"
Gazatik datozen irudi lazgarriekin hunkitzen gara, baina erraz pasa gaitezke fribolitate hutsezko saio bat ikustera. Eta zein ondo, zein dibertigarria. Eta, jakina, zergatik ez hori egin? Nahikoa dugu gurearekin eta ezin gara kezkatu munduan gertatzen ari den guztiaz.
Eibarren ere gertatzen dira gauzak. Jaso burua mugikorretik edo laga garagardoa barran momentu batez eta begiratu ingurura, izkinetara. Ez dira ikusezinak, herriko paisaiaren parte bihurtu badira ere, hor daude eskaleak. Kalean daudenak, noski, beste batzuk auskalo non.
Herriko toki batzuetan egoera jasangaitzean bizi diren migranteak jaso dituztela jakin genuen aurreko astean. Eta ez hori bakarrik: lanean esplotatuta eduki dituzte eta, gainera, eurek ordaintzen! Hemen gertatu da, hor alboan. Eta auskalo zer gehiago gertatzen den gure zementuzko lorategian. Ah, baina migranteak dira, eman kroketa bat.
Hemendik lezio gutxi, niri ere kroketak gustatzen zaizkit, baina edozer gauzarekin ezin da kroketarik egin, bexamelak ez du dena aguantatzen.