Iokin Elortza
"Kosmetika"
2017/02/03
Kosmetika, gorputzaren edertasuna eta higienea hobetzeko erabiltzen diren produktuak dira, eta bide batez, azalaren osasuna hobetzen dutenak. Baina helburu horiek lortzea ez da erreza. Pertsona bakoitzak azal mota ezberdinekoa da, eta berarentzat kosmetika egokiena bilatzea komeni zaio. Orokorrean, azal motak, lehorrak, koipetsuak eta mistoak badira ere, beste hamaika faktore agertu daitezke: aknea, kuperosia, dermatitisa,… pertsona bezain beste azal daudela esan daiteke.
Hala ere, azala garbia eta ederra mantentzeko pausu orokor batzuk gomenda ditzakegu. Lehenik eta behin, goizean eta gauean, azala produktu egoki batekin garbitzea, eta ondoren, “serum” bat eta krema hidratante egoki bat ematea. Beti ere, krema egunez ematen bada, eguzkirako babesa edukitzea komeni dela kontuan izanik. Izan ere, ezin dugu ahaztu azalaren zahartzean eragin haundiena duen faktorea, eguzki izpiak direla.
Arazo ezberdinak dituzten azalentzat, egokien diren tratamenduak bilatu beharko dira, aknearentzako, kuperosiarentzako, dermatitisa, ekzemak…
Eta argi eduki behar dugu, edozein dela gure azala, beti komeni dela espezialista baten aholkua bilatzea. Gure azala da, munduan eta beste pertsonen aurrean, erakutsiko duguna, beraz, ahalik eta osasuntsuena eta ederrena edukitzea komeni zaigu. Zaindu.