Marisa Cid
"Literaturak"
2020/11/15
Urtean zehar ez dut astirik hartzen eta, irakurle sutsua naizenez, azken oporraldietan irakurtzeari eman diot. Nire beharra asetzeko hainbat motatako liburuak irakurri ditut: batzuk gustura; beste batzuk, berriz, ez hainbeste, eta azken horietako bat aipatuko dut. Ez dut izenburua esango, baina idazlea euskalduna, gizona eta egungoa da.
Edozein liburu irakurtzen hasteak bidaia zoragarrian murgiltzeko zorian izango banintz bezala sentiarazten nau, baina aipatutako liburuak hasiera-hasieratik deseroso sentiarazi ninduen. Hasieran ez nekien zergatia, eta aitortu behar dut lehenengo orriak ez zitzaizkidala batere interesatu; haatik, irakurketak aurrera egin ahala jakin-mina piztu zitzaidan, nahiz eta deserosotasuna desagertu ez.
Orduan hasi nintzen pentsatzen zerk eragiten zidan sentsazio arraro hori eta bat-batean konturatu nintzen eleberria, zeharo, erabat, guztiz, maskulinoa zela.
Ez dut nobela horretaz gehiago mintzatu nahi, zeren eta beste hausnarketa batera (askoz interesgarriagoa dena) eraman nau. Azken hamarkadetan zehar artikulu, liburu eta elkarrizketa ugari ikusi ditut “literatura femeninoari” buruz, baina inoiz ez dut entzun, ezta hitz bat ere, “literatura maskulinoaz”. Literaturari abizena jartzen badiogu (femeninoa, adibidez), emakume idazleak literaturatik bereizten ari gara edo, hobeto esateko, baztertzen ari gara; izan ere, askotan femenino abizenak gutxiespenaren amildegira eramaten gaitu. Eta, are gehiago, literatura femeninoa eta maskulinoaren artean bereizketa egingo bagenu, “Literatura”, abizenik gabe, zer izango litzateke?
Baina, zer gertatzen da literatura maskulinoarekin? Hiru hitzetan esango dizuet: ez-da-existitzen. Zergatik? Bada, haiek (gizonek) idazten dutenari “Literatura” deritzolako, maiuskularekin, abizenik gabe, unibertsala, hots, “benetakoa”.
Benetan gaude XXI. mendean?
marisacidgibaja@gmail.com