Jon Mikel Mujika
"Naukas"
2019/10/01
Azken egunetan, Urumea aldera begira jarri gaituzte komunikabideek. 67 urte Donostiako Zinemaldia ari da ospatzen aste honetan. Irrati, egunkari eta telebista, egunero ari dira zinema jaialdiko xehetasunez beteriko kronikak egiten; elkarrizketak, trailerrak, aurkezpenak... Eta kronika horietako gehienek, puntu bera daukate ardatz: zine izarrak.
Erakusten digute Penelope Cruz Maria Cristina hoteleko sarreran esmokindun txofer batek gidatutako luxuzko auto batetik irteten, eta kontatzen digute Donald Sutherlandek Arzakenean angulak bazkaldu dituela.
Bitartean, foku hauek guztietatik urruti, A8-aren beste puntan, oharkabean igaro da 2011tik hona urtero antolatzen den Naukas Bilbao izeneko zientzia-dibulgazio ekitaldia. Bertan, arlo desberdinetako zientzialariek hamarnaka hitzaldi eman dituzte eta Euskalduna jauregia jendez lepo bete dute lau egunetan.
Egiari zor, EITB-k eskaini dio ekitaldi honi tartetxoa, bere 4. kanalean bada ere, eta nahi baduzue web-eko Nahieran atalean eskuragarri dituzue hitzaldi guztiak. Baina kamerarik gabe, laborategietan eta sarri baldintza prekarioetan lan egiten duten aktore sekundario hauek merezi dute daukatena baino paper nagusiago bat gure gizartean. Agian hobeto pentsatu beharko genuke non eta nori jartzen dizkiogun alfonbra gorriak.