Jon Mikel Mujika
"Puntuak puntu"
2017/11/17
“Garaian garaikoa” dio esaerak eta hala bizi dugu denok urte sasoi hau, baina bakoitzak bere erara. Ehiztariak zerura begira dabiltza, perretxiko zaleak lurrera eta bertsozaleok oholtzara.
Txapelketa garaian gaude, lau urtean behingo hitzaren olinpiada ari da ospatzen. Irailean hasi ziren lurralde bakoitzeko bertsolari onenak Euskal Herriko herri eta hirietan zehar lehian. Eta dagoeneko iritsi dira finalerdietako bigarren itzulira.
Bertsozaleok (frikienok behintzat), bertso saio dezente ikusten ditugu urtean zehar, bertso ugari entzuten dugu irratian, telebistan edo internet bidez. Baina Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian bertso saio arruntetan ematen ez diren beste faktore batzuk hartzen dute parte: tentsioa, emozioa, morboa.
Bertsozaleon zentzumen guztiak zorrozten ditu txapelketak, ez digu potto batek ere ihes egiten eta bertso asko betirako iltzatzen zaizkigu buruetan. “Batzutan da argia / bestetan iluna ...”, “... han sartu naiz toreroa / zezen-plazara bezela ...”, “... ejem ...”, “... baina hemengoak azalez eta / hitzez zuriak direnez... ” eta beste hamaika bertso gehitu ditu txapelketak gure memorietan.
Aurtengoan erne dira ale batzuk dagoeneko eta oraindik Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta, nola ez, BECeko saioak geratzen dira. Egin tokia zuen buruetan, handia dator eta.