Felix Morquecho
Felix Morquecho

"Tabakoa eta kontrolak"

2016/02/12
Oso koadrila arraroa da nirea, hori aurretik aitortuko dut. Lagunetako inork ez du erretzen. Nire familian berdin-berdina (salbuespen baten batekin). Horrela ulertuko duzue tabakoa ez dela   nire bizitzako parte bat, ez ertaina, ezta txikia ere. Hala ere gazteago nintzenean tabako  usainez topera bueltatzen nintzen etxera asteburuero, eta gogoratu, nire koadrilan inork erre gabe.  Horregatik 2011 urtetik aurrera tabernetan  sartzea eta usain nazkagarririk gabe irtetea zoragarria iruditu zitzaidan.  Erretzaileek bere zigarroen kalteez konturatu ziren azkenean? Begirunea zabaldu zen gure artean? Osasun kanpainak            behingoz bere emaitza eman zuten? Ez,  isunekin! poltsikoari eraginda! Horrela bakarrik lortu zen hori  aldatzea. Argi geratu da hori Eibarren, non gauean nahi adina erretzen da tabernetan, edo zen   erabili behar dut? Orain kontrolak egingo dituztenean batzuk kexatu dira, "dirua ateratzeko egiten dute bakarrik " entzun nion  bati. Ez motel, zuk zeuk zure inguruan gaudenei, errespetuagatik, zure kea botako ez bazenigu nik ez nituzke isunak eta kontrolak txalotuko.  Baina orain arte sudur puntan jarri zaizuna egin duzu gauaren  laguntzarekin, bai legeari eta bai zurekin bizi garenei barre eginda. Ba, orain argi ibili, ze agian hurrengo isuna          zeure izenean etorriko da!