Enrike Sosola
"Zaindu txakurra, mesedez. Ardiak zelaian"
2021/02/26
Jendetza dabil mendian. Nere 50 urteetan baino lagun gehiago igaro da baserriko ataritik pandemia honetan. Zahar zein gazte gozatzen ari zarete gertuko bazter ezkutuak deskubritzen. Bidezidor eta estratetan zehar ibiliz. Zelai-belardietan etzanda neguko eguzki epelean goxo. Sagastian geldiunetxoa eta otordua. Besteok bizikleta gainean edo eskiak jantzita estresa botatzen gustora. Hainbat bere kotxe eta motoekin ziztuan baserri bideetan barrena kea dariola eta zaratatsu. Eta ez gutxi txakurrak lagunduta pasiera atseginean. Gehienetan katerik gabe lau hankakoa, solte, libre, amain emonda. Arraza guztietakoak ikusten ditut. Hori bai, denak arbaso bera: otsoa. Horregatik ardia ikusi orduko hor doaz kale-txakurrok atzetik segika jolas-erasoan bere senari obedituz. Alferrik dira orrua eta txistuak. Harek bereari itsu. Eta artzaina amorratuta. Ezin sosegurik hartu. Asteburuetan ezin ardirik atera zelaietara. Izan ere, ardi dezente galdu ditu honezkero: sasitzan sartuta, alanbre-sarearen kontra itota, haginkadak, eta estutasunak medio bildotsa galdutakoak bat baino gehiago.
Kartelak ere jarri ditu artzainak: “Zaindu txakurra mesedez, ardiak zelaian”. Tamalez, arrakasta gutxirekin, orain arte.
Zelai, sagasti eta basoetako arnasgailu debaldekora etorri lasai. Hartu arnasa, osatu, indartu... Baina jakizue parajeok ardiei esker daudela.
Beraz, berriro: kargu egin txakurrari, mesedez.