Ekhi Belar
"Zoriona"
2017/03/28
Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izan dugu aste honetan. Ondo, ba ni zorionaren talibanen aurka egitera nator. Ozpintzearen aldarrikapena egin nahi dut. Bolada txarra pasatzen ari eta disimulatu beharrean sentitzen zara? Lasai, ez zaude bakarrik. Kexatu zaitez, denak pikutara bidali. Eskubidea daukazu!
Zoriontasunaren alde nago, ez gaizki ulertu, edozer gauza egingo nuke beti zoriontsu sentitzeko, baina zorion behartuaren aurka nago. Zergatik erreprimitu behar dugu haserrea?
Ez nazazue nahastu modan dauden ‘haterrekin’ (gorrotatzailea ingeleraz), horiek ez dute erremediorik. Haserreak justifikatua behar du izan, ezin da izan haserre nihilista (hau bai sasifilosofada). Ez nahastu, ezta, ‘indignatuekin’. Adar jotze horrek ez zuen graziarik eduki.
Ama gaixorik dago, langabezian zaude, lagunek alboratzen zaituzte eta horrelakoak entzun behar dituzu: “erortzea onartzen da, altxatzea derrigorrezkoa da” edo “irribarre egin, irabazi egingo dugulako” (Coelho, irten Otegiren gorputzetik!).
Arazo txikiekin ere pipertzen gara, egia da, baina munduan gertatzen dena ikusita, haserre egoteko arrazoiak ditugu. Pentsatzen dut gauzak aldatu nahi baditugu, haserretu egin behar garela. Pentsa nolako paradoxa: denak haserretuko bagina, zoriontsuago izateko aukera izango genuke.
Tira, asteburu zoriontsua opa dizuet!