Mintegia: Portalean izan beharrean, Udaletxeko pleno aretoan izango da

Mintegia: Portalean izan beharrean, Udaletxeko pleno aretoan izango da
2021/03/03 eta kitto!
2011an hasi zen ...eta kitto! Euskara Elkartea Euskararen Transmisioari buruzko mintegia antolatzen eta ordutik Portaleako Areto Nagusia izan da eszenatokia.

Aurten, streaming bidez eman ahal izateko baldintza hobeak eskaintzen dituenez Udaletxeko Pleno Aretoak, bertan egingo da.

...eta kitto! Euskara Elkarteko teknikarien hitzetan  "Euskara Teknikariaren, Pegorako langileen eta orokorrean Eibarko Udalaren laguntza eskertzea nahi dugu, "in extremis" aldatu dugu lekuz eta agertu duten prestutasunik gabe oso zailak izango lirateke azken orduko aldaketa hauek"

Beraz, izena eman duten edo ematea nahi duten Eibartarrek (bertan bizi edo lan egiten dutenek lehentasuna izango baitute aurrez aurre mintegia jarraitzeko) Portaleara joan beharrean Udaletxeko Pleno Aretora zuzendu beharko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero,  egitaraua deskargatu edo izena emateko aukera duzue.