Afizionatu mailako bi pilota partidu gaur Astelenan

Afizionatu mailako bi pilota partidu gaur Astelenan
2017/02/03 15:28
eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian Klub Deportiboko ordezkarien partiduak hartuko ditu Katedralak. Hasteko, Pilota Eskolako lagunartekoa jokatuko dute benjamin mailako Oruezabal/Gisasola eta Ortega/Segurola bikoteek, nor baino nor. Jarraian, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren barruan, infantil mailako norgehiagoka izango da: Azkargorta/Tajuelo Eibarko bikotea Euskal Jolaseko ordezkariak gainditzen ahaleginduko da.
Bihar eta etzirako, bestalde, eta ohikoa denez, egitarau betea izango da Eibarko kirol modalitateekin osatutako programazioan; hori bai, talde nagusienei dagokienez, Eibarren baino kanpoan jokatu beharko ditzute partidu gehienak. Foballean Eibarrek Valentzian jokatuko du bihar 20:45ean, eskubaloian Somos-ek eta Avia Eisbar Eskubaloiak kanpoan jokatuko dute, errugbian Avia Eibar Rugby Taldeak Burgosen du partidua liderarrrekin, saskibaloian Katu-Kale bisitan joango da Donostiara eta, amaitzeko, waterpoloan talde nagusi gehienek kanpoan jokatuko dute, Orbean bakarrik kadeteak eta infantilak izango diren bitartean.