Berbetan eta Ongi Etorri Berbetan-era mintzapraktika eta elkarbizitzarako programak aurkeztu dituzte

Berbetan  eta  Ongi  Etorri  Berbetan-era  mintzapraktika  eta  elkarbizitzarako  programak  aurkeztu  dituzte
19 Ira
9:57

Gaur arratsaldean aurkeztu ditu Berbetan eta Ongi Etorri Berbetan-era mintzapraktika eta elkarbizitzarako programak …eta kitto! Euskara Elkarteak, Portaleko areto nagusiak hartu duen ekitaldian. Orain artekoaren balorazioa egitearekin batera, ikasturte honetarako prestatu duten egitarau zabalaren berri eman dute egitasmoaren arduradunek: hitzaldiak, txangoak, tailerrak… Horren guztiaren berri ematen duten diptikoak Eibarko ikastetxe, denda, taberna, elkarte eta leku publikoetan banatu dituzte. Berbetan eta Ongi Etorri Berbetan-era egitasmoen gaineko informazioa jasotzeaz gain, izena emateko ere erabili ahal izango dira orriak. Gaur egun 250 bat eibartar dago aipatutako egitasmoren batean parte hartzen, baina aurkezpenean esandakoari jarraituta, “erronka kopuru hori handitzea litzateke, hori nahiko genuke”. Gaurko ekitaldian kideetako batzuk euren esperientzia kontatzera animatu dira eta guztiek oso modu positiboan baloratu dute.

berbetan aurkezpena (2017)25 berbetan aurkezpena (2017)35 berbetan aurkezpena (2017)41 berbetan aurkezpena (2017)46 berbetan aurkezpena (2017)51 berbetan aurkezpena (2017)55

Eskuorriak banatzearekin batera, egitasmoen berri ematera kalera irtengo direla aurreratu dute. Barixaku honetan haur eta guraso guztientzako jaialdi ikusgarri eta dibertigarria egingo da Untzagan, 17:30etik 19:00etara. Denetarik egongo da, ondo pasatzeko moduko gauza mordoa: Irrien Lagunen puzgarriak alde batetik, eta eskulanak egiteko mahaiak bestetik. Eta Untzagan ez ezik, auzoetara ere joango dira antolatzaileak egitasmoen berri ematera:Irailaren 26an Urkin egongo gara, Cepa taberna parean, 27an Legarreko frontoian eta 29an Urkizuko parkean. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera umeentzat jolasak eta txokolatada prestatuko ditugu”.

1027 barru

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »