Domekako Bolunburu Memorialean Gipuzkoako txapelketak izango dira jokoan

Domekako Bolunburu Memorialean Gipuzkoako txapelketak izango dira jokoan
2016/12/16 17:08
eta kitto!
Domeka goizean Olabeko zelaietan jokatuko den Bolunburu Memorialaren 67. edizioa izango da asteburuko kirol ekitaldi nagusiena gure herrian. Goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era arte bederatzi lasterketa jokatuko dira Arrate eta, horrez gain, federatuen mailako Gipuzkoako txapelketak izango dira jokoan. Horrez gain, foballean Eibarrek Leganesen jokatuko du domeka arratsaldean eguaztenean Ipuruan Sporting hartu aurretik Kopako partiduan, eskubaloian Somosek El Pilar Maristas hartuko du bihar eta emakumezkoen Avia Eibar Eskubaloiak Egia Arrano domeka goizean, errugbian senior mailako lehen taldeak aurkari gogorra izango du Bera Bera Unben bihar arratsaldean, saskibaloian Katu Kalek kanpoan jokatuko du bihar, waterpoloan Euskal Herriko 1. Mailako tale biak bisitan izango dira, areto-foballean Debabarrenak domeka eguerdian etxean jokatuko du eta, azkenik, pilotan, Klub Deportiboko Azkargorta Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako finalaren bila izango da Legazpin.
Informazio gehiago ASTEBURUKO KIROL AGENDAN.