Eibar 1. Mailan matematikoki

Eibar 1. Mailan matematikoki
2016/04/25 eta kitto!
Urbat Waterpolo taldeak zortzina berdindu zuen Santoñan Euskal Herriko 1. Mailan jarraitzeko promozioko lehen partiduan eta orain beste bi jokatu beharko ditu Orbea igerilekuan. Eskubaloian, Granollersen jokatutako jubenil mailako Espainiako Txapelketarako fasean Tekniker Eibar Eskubaloiak hiru partiduak galdu zituen eta Granollers sailkatu zen azken faserako; Haritzak ere txarto hasi zuen Euskal Ligara igotzeko fasea, Ipuruan Gabaz Elgoibarrekin galduta. Eibar Foball Taldeak, bestalde, hurrengo denboraldian hirugarrenez 1. Mailan jarduteko txartela lortu du asteburu honetan matematikoki, CD Vitoria filialak 2. B mailara igotzeko promozioan sartzeko gero eta gertuago dagoenean azken garaipenaren ondoren. Foball-zaletuan, oraingoan Kirolbet.es Saria Eibarren geratu da, Durango 2-1 nagusitu zitzaion-eta Sagarrari. Asteburuan izandako kirol-emaitza guztiak eskura dituzue KIROL EMAITZETAN.