Angels Barcelok gidatzen duen irratsaioa Coliseotik emitituko dute astelehenean

Angels Barcelok gidatzen duen irratsaioa Coliseotik emitituko dute astelehenean
2015/11/22 00:00
eta kitto!
Angels Barceló kazetariak Cadena SER irratian gidatzen duen ‘Hora 25’ irratsaioa bihar (astelehena, hilak 23) 21:00etatik aurrera Coliseo antzokitik zuzenean emitituko dute, Radio Eibar herriko emisora sortu zela 25 urte bete direla ospatzeko.
Saioan Eibar eta inguruko herrietako egunerokotasunari erreparatzeko asmoa dauka Barcelok eta, horrekin batera, Miguel de los Toyos eta Carlos Totorika Eibar eta Ermuko alkateak, Alex Aranzabal Eibar kirol elkartearen presidentea eta Jon Fernandez Orbea lantegiko gerentea gonbidatu ditu zuzeneko irratsaio berezian parte har dezaten. Horiekin batera Victoria Lafora, Javier Aroca eta Carmen del Riego ‘Hora 25’ saioko kolaboratzaileak egongo direla aurreratu dute eta Donostiako Underneed taldeak emanaldia eskainiko du. Irratsaioa Coliseoan nola egiten den ikusteko gonbidapenak internet bidez, www.radioeibar.com helbidean zuzenean jaitsi daitezke eta, bestela, bihar Radio Eibar emisoran (Zezenbide kalean) jasotzeko aukera ere badago.