Euskotrenek deitutako grebak Udalbusari eragingo dio

Euskotrenek deitutako grebak Udalbusari eragingo dio
2012/02/08 00:00
eta kitto!

Euskotren enpresaren langile batzordeak gaurko greba deitu du eta, horregatik, 06.00etatik 10.30etara eta 17.30etatik 21.30etara gutxieneko zerbitzuak baino ez dituzte eskainiko. Tren zein autobus ordutegiak kontsultatzeko Euskotreneko web orrira jo daiteke. Eibarren, grebaren eraginez Udalbus zerbitzuan aldaketak egon dira goizean eta arratsaldean ere somatuko da grebaren eragina: 17.30etik 21.30etara Azitainetik Amañara zerbitzu bakarra eskainiko da, 18.30etan.