Hasi dira biohondakinak biltzeko materiala banatzen

Hasi dira biohondakinak biltzeko materiala banatzen
2012/01/31 00:00
eta kitto!

Debabarrenako Mankomunitatea hasi da biohondakinen gaikako bilketa berrian parte hartzeko materialak (edukiontzia irekitzeko giltza, kuboa, poltsa konpostagarriak eta informazio foiletoa) izena eman dutenen artean banatzen. Horrekin batera, banatutako materialaren erabileraren inguruko zalantzak argitzeko teknikariak etxerik etxe pasatzen dihardu, baina bisitan joandakoan etxean ez daudenek, nahi izanez gero, teknikariari kontsulta egiteko aukera izango dute Portalean, otsailak 22, 23 eta 24an 11.00etatik 13.30etara eta 16.30etatik 20.00etara eta otsailak 25ean 10.00etatik 13.00etara, aipatutako egun eta ordutegian han izango baita edozein zalantza argitzeko prest.