Ospa! Eguna

Ospa! Eguna
2015/05/08 00:00
eta kitto!

Guardia Zibilak hemendik kanpora joatea nahi duen Eibarko Ospa Hemendik taldeak Ospa! Eguna antolatu du bihar zapaturako. Programari 14.00etan ekingo diote, Urkizun egingo duten bertso bazkariarekin. Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik egingo dute bertsotan eta txartelak erosteko Beleko, Depor eta Hirurok tabernetara joan daiteke (8 euro). Arratsaldean, 18.00etan manifestazioa abiatuko da Untzagatik, Guardia Zibilaren koarteleraino.
Horrekin batera, Ospa! Egunaren harira atxikimenduak batzen ibili dira eta idatziarekin bat egin duten eragile eta musikarien zerrendan Jaixak Herrixak Herrixandako, Amañako jaixak, Eibarko gaztetxia, Asola Berri Bola Joko Kirol Elkartea, Goldatu, Eibarko Sortu, Eibarko LAB, Eibarko EH Bildu, Eibarko Ernai, Nalua Eibarko Talde Feminista, Ekinocio, Eroa Nazan, Mursego, Su Ta Gar, Seiurte eta Miren Narbaiza eta Ander Mujika (Napoka Iria) daude.