Tailerren ibilbideko interesguneak seinaleztatzen

Tailerren ibilbideko interesguneak seinaleztatzen
2015/05/28 00:00
eta kitto!
Armagintzaren Museoa kalera aterako dute, “Museoa Kale-
an” ekimenaren barruan garatutako proiektuaren bitartez.
Izan ere, gure herriko ondare industriala ezagutzera emateko asmoarekin, herriko tailerrik adierazgarrixenak batzen dituen ibilbidea sortu dute, hamar informazio-punturekin,
eta puntu horietako seinaleak margitzen dabiltza: gau (eguena, hilak 28) Boj, Heinza, BH, Pampo eta Aurrera tailerretako seinalizazioa margotu dituzte eta bihar, berriz, gainontzekoak margotzen amaituko dute: Alfa mikrofusioa, Egogain (Alfa egon zen tokia), Armeria Eskola, El Casco eta Armagintzaren Museoa be- ra (AYA izandakoa). Trafiko seinaleekin ez nahasteko, seinaleak kolore laranjarekin margotzen ari dira eta diseinua egitean enpresa bakoitzaren tipografia eta logotipoa kontuan hartu dituzte. Horrekin batera, informazio gehiago nahi dutenentzat QR kodigoak ipini dituzte, horien bitartez Armagintzaren Museoaren webgunera zuzenean sartu eta han jasota dagoena irakurtzeko