Teknikerreko suak kalte materialak baino ez ditu eragin

Teknikerreko suak kalte materialak baino ez ditu eragin
2012/02/15 00:00
eta kitto!

Atzo iluntzean, 19.20ak aldera sua piztu zen Teknikerren. Suhiltzaileek azaldutakoari jarraituz, Otaola Hiribidean fundazioak duen egoitzako laborategietako batean, laban sortu zen sua eta, badaezpada, eraikinean zeudenak kanpora atera zituzten. Hala ere, sua mendean hartu zuten suhiltzaileek eta kalte materialak baino ez dira gertatu. Bideoa ikusi nahi baduzue, www.eitb24.com-en daukazue horretarako aukera.