Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko egitaraua bihar hasiko da

Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko egitaraua bihar hasiko da
2017/04/24 eta kitto!
Gaur 80 urte bete dira Eibar bonbardatu zutela. Aurretik zazpi hilabetez egon zen gerrako frontea Eibarren. Gipuzkoa osoa falangisten eta reketeen esku zegoen arren, ez zuten lortu Eibar-Elgeta menperatzea eta hori izan zen miliziano eta gudarien erresistentzia puntua, 1937ko apirilaren 24-25 bitartean, kainoiek eta hegazkinek lagunduta, herri biak hartu eta txikitu zituzten arte. Entzun nola gogoratzen duten bonbardaketa bi eibartar hauek, Ahotsak.eus-ek grabatutako bideoan:

http://bideoak.ahotsak.com/EIB046/eib046_010.mp4

 

Bonbardaketaren 80. urtemugaren harira, bihartik aurrera hori gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Juan San Martin liburutegiak, bestalde, gaiari eskainitako interesgunea eta gida bibliografikoa prestatu ditu.

Bonbardaketak gure herria erabat suntsitu zuen, EAJ-PNVk 75. urteurrenerako egindako bideo honetan ikus daitekeen moduan.

https://youtu.be/c8QRbck5IsE

Erlazionatutako albisteak:

‘Hiri martiria’, historiari begietara begira

Eibarko bonbardaketa gogoratzeko agerraldia egin dute instituzioek