…eta kitto!-k biharko Greba Orokorrarekin bat egingo du

…eta kitto!-k biharko Greba Orokorrarekin bat egingo du
2012/03/28 00:00
eta kitto!

Biharko, Martxoaren 29rako lan erreformaren kontra deitu duten Greba Orokorrerako deialdiarekin bat egin du …eta kitto!-k. Horregatik, grebak Eibarren duen erantzunari jarraipena egingo diogun arren, greba eguna amaitu arte ez dugu ezer zintzilikatuko gure webgunean. Eibarren bihar arratsaldean, 18.00etan abiatuko da Untzagatik eskualde mailako manifestazioa.
Hala ere, hainbat ekintzailek webgune berezia sortu dute (greba.euskalherrian.info) eta bertan greba egun osoan jasotako bideo, argazki eta albisteak plazaratzen joango dira. Twitterren ere @grebaorokorra kontua sortu eta edukiak partekatzeko bihar #m29greba etiketa erabiltzea proposatu dute.