Maiatzaren 10ean banatuko diren Toribio Etxebarria Sarietarako finalistak aukeratu dituzte

Maiatzaren 10ean banatuko diren Toribio Etxebarria Sarietarako finalistak aukeratu dituzte
2012/04/20 00:00
eta kitto!

Toribio Etxebarria enpresa-sariak datorren maiatzaren 10ean banatuko dira Eibarko Coliseo antzokian eta jada aukeratu dituzte enpresa-proiektu eta ideia finalistak. Euskadi mailan antzinatasun eta sarietan banatzen den diru kopuruarengatik garrantzitsuena den lehiaketako epaimahaiak hiru finalista aukeratu ditu “Enpresa Berriak” atalean eta beste bost “Enpresa-ideia/Proiektuak” atalean saria jasotzeko hautagaiak dira.
Enpresa berrien atalean finalistak hauek dira: ONCOSLIDE (Mintz zelularren “microarray”-a tumoreei aurre egiteko botika berriak bilatzeko tresna bioteknologiko gisa. Leioa, Bizkaia), INSTANT SPORT. WAVEGARDEN proiektua (Surf-a egiteko olatu artifizialak sortzeko. Donostia), MOWAY ROBOT HEZIGARRIA (Teknologia, elektronika eta programazioaren ikasketara zuzendutako errobota. Barakaldo, Bizkaia).
Eta enpresa-ideia proiektuetan, berriz, hauek dira finalista geratu direnak: MECATRONIA (Tona handiko bobinak pilatu eta tratatzeko logistikarentzat soluzioa, Donostia), MUGIBOX (Ibilgailuentzat konektibotasun adimentsua, Donostia), ENIGMEDIA. (2. belaunaldiko bideokonferentzia-sistemak, Pasaia), OILCONDITION (Sentsore optikoak on-line fluidoen monitorizaziorako, Eibar) eta COMPOSITES PATCH (Composites all weather-en egiturazko konpontze-sistema, Donostia).