Erakusketa berria zabalduko dute bihar Untzagako jubilatu etxean

Erakusketa berria zabalduko dute bihar Untzagako jubilatu etxean
2016/02/11 15:15
eta kitto!
Dabeiba Valenzuelaren "Reciclaje en la época del consumismo" izenburuko erakusketa zabalduko dute bihar 19:30ean Untzagako jubilatu etxean. Hilaren 26ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera, asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta astelehen, martitzen, eguen eta barixakuetan, berriz, 19:15etik 21:15era (eguaztenetan itxita egongo da).