Elkartasun Astea La Salle ikastetxean

Elkartasun Astea La Salle ikastetxean
2012/03/19 eta kitto!

Gaur hasi eta barixakua bitartean Elkartasun Astea ospatuko dute La Salle ikastetxean, Isasin eta Azitainen. Urteroko moduan kanpainia PROEGA ikastetxeko GKE-ren aldekoa izango da eta aurtengo languntza Argentinara bideratuko dute: "Eibarko Udalak emandako diru-laguntzari esker, hango Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso ikastetxearen hezkuntza planean esku-hartzeko aukera izango dugu".
Proiektuaren helburua, auzo horretan beharrean dauden haur zein gazteen hezkuntza-garapena eta gizarteratzea da. Bestalde, jasotako diru-laguntzaz gain, ikastetxeko bi familiari esker, ikastetxearen balioetan oinarrituriko Hirugarren Munduarekiko sentsibilizazioa ere egongo da. Elkartasun Astearen ospakizun nagusiak barixakuan, hilaren 23an izango dira: Isasin elkartasun ospakizuna egingo dute eta Azitainen elkartasun jokoak. Jokoetarako gaiak gelan landutakoak izango dira, hala nola kanpo zorra, bidezko merkataritza, errefuxiatuak, etorkin ailegatu berriak eta giza eskubideak. Ikastetxeko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete Eibarren egiten duten elkartasunaren inguruko beharrean laguntzen duten guztiei eta norbaitek diruz lagundu nahi izanez gero, ikastetxe bietako idazkaritzan galdetuta argibideak emango dizkiotela gogoratu nahi dute.